Itxi

Futbola

2. mailara igotzeko play-offa

Portugalete eta Cultural, aurrera Bigarren B mailara igotzeko play-offetan

eitb.eus

Mutilverak ez du joaneko partidaren berdinketa aprobetxatu, eta luzapenean galdu du Salmantinoren kontra. Igandean, Alaves B eta Cirboneroren txanda izango da.

Portugalete eta Cultural Durango Bigarren B mailara igotzeko play-offetako hurrengo txanda erabakigarrira pasatu dira. Mutilvera luzapenean erori da, eta Alaves Bk eta Cirbonerok igandean jokatuko dute.

Club Portugaletek nahikoa izan du berdinketa Plasencia kanporatzeko, joaneko neurketan lortutako garaipenari esker. Nacho Neirak aurretik jarri ditu Portugalekoak 5. minutuan, eta Alex Jimenezek berdinketa jarri du markagailuan bigarren zatian.

Durangon, Culturalek Alcala menderatu du, Ekaitz Molina (47. minutuan) eta Ekain (luzapenean) etxeko taldeko jokalarien golei esker. Bizkaitarrek hurrengo txanda jokatuko dute.

UD Mutilverak ez du joaneko partidan eskuratutako berdinketa aprobetxatu, eta Salmantinoren aurka galdu du. Murcik egin du kanpokoen gola, 33. minutuan, eta Dani Ederrak luzapena behartu du 84.ean. Hala ere, Juananen gol batek play-offetatik kanpo utzi ditu nafarrak.

Cadizen, Deportivo Alaves Bk ezin izan dio Andaluziako taldearen bigarrenari irabazi. Joanekoan galdu ostean, Cadizen ere porrota jaso du. Vallejok bi gol egin ditu lehen zatian, eta Sethek hirugarrena sartu du bigarrenean. Andrei eta Dani Iglesiasen golek (biak penaltiz) ez dira nahikoa izan hurrengo kanporaketara pasatzeko.

Club Atletico Cirbonerok galdu egin du Yeclano Deportivoren zelaian, eta ez da hurrengo txandan egongo. Alex Vaquerok egin du murtziarren gol bakarra.

BIGARREN TXANDA - Itzuliko partidak

Club Portugalete 1 - 1 UD Plasencia

UD Mutilvera 1 - CF Salmantino

SCD Durango 2 - 0 RSD Alcalá

Cadiz CF B 3 - 2 Deportivo Alaves B

Yeclano Deportivo 1 - 1 Club Atletico Cirbonero