Itxi

Futbola

2. B Mailara igoera

Portugalete-Castello eta UD San Fernando-Cultural, azken kanporaketak

eitb.eus

Joaneko partidak ekainaren 17ko asteburuan jokatuko dira; bueltakoak, berriz, astebete geroago, ekainaren 24ko asteburuan.

Astelehen honetan zozkatu dira Hirugarren Mailatik Bigarren B Mailara igotzeko play-offen hirugarren eta azken kanporaketak. Oraindik lehian mantentzen diren bi euskal taldeek honako arerio hauen aurka jokatuko dute: Portugaletek, Plasencia atzean utzi ostean, Castelloren aurka jardun beharko du azken urrats honetan. Bere aldetik, Cultural Durangok Maspalomasera (Kanariar Uharteak) egin beharko du txangoa, Union Deportiva San Fernandoren aurka jokatzeko.

Kanporaketa horien joaneko partidak ekainaren 17ko asteburuan jokatuko dira; bueltakoak, berriz, astebete geroago, ekainaren 24ko asteburuan.

 

Horrela geratu dira kanporaketa guztiak:

Atletico Sanluqueño - Yeclano

Salmantino - Compostela

UD San Fernando - Cultural Durango

Ibiza-Eivissa - Atletico Levante

Socuellamos - Unionistas Salamanca

Ejea - Cadiz B

Orihuela - Langreo

Portugalete - Castello

Villarrobledo - Almeria B