Futbola
Porrota, Castelloren aurka
Portugaletek ez du igoera lortu
eitb.eus
Talde bizkaitarrak 1-0 galdu du Castelloren aurka Bigarren B Mailara igotzeko play-offeko finaleko itzuliko partida, eta, joanekoa 1-1 berdindu zutenez, Hirugarren Mailan jarraituko du.
-
Castello-Portugalete (1-0) partidako irudia. Argazkia: @CD_Castellon
Portugaletek 1-0 galdu du Castelloren aurka jokatu duen Bigarren B Mailara igotzeko play-offeko finaleko itzuliko partida, eta joanekoa 1-1 berdindu zutenez, talde bizkaitarrak ez du igoera lortu. Ondorioz, Portugaletek Hirugarren Mailan jarraituko du. Castellok, bestalde, Bigarren B Mailara igotzea lortu du.
Lehen zatia parekatua izan da, eta talde bietako batek ere ez du lortu aurkariaren atea zulatzea. Neurketako 41. minutuan, ordea, maldan gora jarri zaio kanporaketa Portugaleteri epaileak Bonilla egotzi baitu, bigarren txartel horia erakutsita.
Bigarren zati osoa jokalari bat gutxiagorekin jokatu du Portugaletek. Castello nagusi izan da bigarren 45 minutuetan, eta aurrea hartu du Colomerrek sartutako golarekin (1-0). Gola jaso ostean, ez du etsi Portugaletek, eta kontraerasoan neurketa berdintzen saiatu da, baina ez du lortu. Castellok bigarren gola sartzeko abaguneak izan ditu, baina neurketa 1-0eko emaitzarekin amaitu da.