Futbola
Euskal selekzioa-Venezuela
San Jose azken orduko baja da gripeagatik eta Labakak ordezkatuko du
Erredakzioa
Athleticeko jokalaria ez da entrenamenduan egon gripea dela eta eta Realeko Mikel Labaka sartu da deialdian. Javi Martinezek ez du entreenamendua osotu.
Iribar eta Etxarri hautatzaileek Mikel Labaka Realeko jokalria deialsian sartzea erabaki dute. Labaka bihar entrenatuko da taldekideekin eta Mikel Gonzalez eta Xabi Alonso ere espero dira biharko entrenamenduan.
Euskal Selekzioak 45 minutuko lan saioa egin du eta 200 bat ikusle izan dira bertan. Javi Martinezek denbora baino lehenago utzi du lan saioa. Euskal Selekzioak bihar burutuko du azken entrenamendua goizeko 10:30ean. Labaka, Mikel Gonzalez eta Xabi Alonso bertan izatea espero da.