Futbola
Hamahiru hilabete eta gero
Sergio Sanchezek Puerta eta Jarque izan zituen gogoan zelaira sartzean
A.B.
Erredakzioa
Hamahiru hilabete egon da futbolean jokatu gabe bihotzeko arazo bat dela eta. Sevillarekin hasieratik jokatu zuen Errege Kopan Vila-realen aurka.
Partida ofiziala jokatu zuen urte baino gehiago jokatu gabe egon ondoren eta bere taldeari finalerdietarako txartela lortzen lagundu zion. Sergiok Radio Marcan hitz egin zuen partida ondoren eta zelaira sartzerakoan Puerta eta Jarque izan omen zituen gogoan. "Beraietaz gogoratu nintzen. Beraiek ez zuten nik izan dudan aukera hau eduki", gaineratu zuen Espanyolen harrobitik ateratako mutilak.