Itxi

Futbola

11. jardunaldiko ordutegiak

Eibar – Alaves derbia, azaroaren 4an

eitb.eus

Armaginen eta babazorroen arteko norgehiagoka azaroko lehen igandean jokatuko da, 12:00etan.

  • Arbilla eta Sobrino, joan zen denboraldiko talde bien arteko derbian. Argazkia: EFE

    Arbilla eta Sobrino, joan zen denboraldiko talde bien arteko derbian. Argazkia: EFE

Ligak hamaikagarren jardunaldiko ordutegiak eman ditu ezagutzera astelehen honetan. Azaroaren 3an, larunbatarekin, hasiko da eta, astelehenean, hilaren 5ean, amaitu.

Leganes eta Atleticoren arteko neurketa madrildarrak irekiko du jardunaldia (13:00), eta igandera arte ez da euskal taldeen txanda iritsiko.

Hartara, Eibarren eta Alavesen arteko euskal derbia izango da igandeko lehen partida. Ipuruan jokatuko da lehia, 12:00etan hasita. Geroago, 18:15ean, Realak Sevilla hartuko du Anoetan.

Athleticek, ostera, astelehenera arte itxaron behar izango du jardunean hasteko. Espanyoli egingo dio bisita, 21:00etan.