Futbola
Santiago Bernabeun
Kostata gainditu du Espainiako selekzioak Kolonbia (1-0)
Erredakzioa
David Silvak egin zuen garaipenaren gola 85. minutuan. Xabi Alonsok hasieratik jokatu zuen eta Fernando Llorente 81.ean zelairatu zen.
Espainiako futbol selekzioak kostata gainditu du Colombia Santiago Bernabeun jokatutako lagunarteko partidan (1-0). David Silvak erabaki zuen neurketa azken minutuetan.
Espainiak ez zuen Argentinaren eta Portugalen aurkako partidetan eskainitako irudia hobetu eta Kolonbiak irabazteko aukera ugari sortu zituen. David Silvak egin zuen garaipenaren gola 85.ean. Xabi Alonsok hasieratik jokatu zuen eta Fernando Llorente 81.ean zelairatu zen.
Fitxa teknikoa:
Espainia: Casillas; Sergio Ramos, Pique, Albiol, Capdevila (Arbeloa, 55''); Busquets, Xabi Alonso (Silva, 75); Iniesta (Jesus Navas, 68''), Xavi (Cazorla, 55''), Villa (Fernando Torres, 55'') eta Pedro (Llorente, 81'').
Kolonbia: Ospina; Zuñiga, Yepes, Perea, Armero; Guarin, Abel Aguilar, Anchico (Ssnchez, 45''), G. Moreno (Rodallega, 61''), Ramos (Cuadrado, 57'') eta Dayro Moreno.
Golak:
1-0. 85'', David Silva.