Itxi

Futbola

16. JARDUNALDIA

Alaves – Athletic derbia abenduaren 17an jokatuko da, astelehena

EITB.EUS

18/19 Ligako 16. jardunaldiko ordutegiak: Alaves – Athletic, abenduaren 17an. Getafe – Reala eta Eibar – Valentzia larunbatean izango dira, abenduaren 15ean.

  • Joan zen denboraldian Alavesen eta Athleticen artean jokatutako derbia. Argazkia: EFE

    Joan zen denboraldian Alavesen eta Athleticen artean jokatutako derbia. Argazkia: EFE

Ligak 16. jardunaldiari dagozkion ordutegiak eman ditu ezagutzera ostegun honetan. Jardunaldi horretan izango den Alaves Athletic derbia abenduaren 17an jokatuko da, astelehenean, 21:00etatik aurrera.

Gainerako bi euskal taldeek larunbatean, abenduaren 15ean, izango dituzte euren hitzorduak txapelketarekin. Horrenbestez, Asier Garitanoren Reala Getaferen aurka arituko da eguerdian (13:00). Bere aldetik, larunbateko partidetan azkena izango dena jokatuko du Eibarrek. Armaginek Valentzia hartuko dute Ipuruan, 20:45ean.