Itxi

Futbola

Abenduaren 9an

River-Boca finala, Europan

Agentziak | Erredakzioa

2018ko Libertadores Kopako bueltako partida Santiago Bernabeuko futbol-zelaian jokatuko da.

River Plate eta Boca Juniors talde argentinarren arteko Libertadores Kopako finaleko bueltako partida Real Madrilen etxean jokatuko dute, Santiago Bernabeu zelaian.

Aurreko astean izan ziren istiluen eraginez igandera atzeratu zen River Plate-Boca Juniors neurketa, baina taldearen kontrako erasoa izan ondoren Bocako jokalari batzuk oraindik min hartuta zeudela ikusita, abenduaren 9an jokatuko da azkenean.

Real Madrilen futbol-zelaiak final handiak hartu ditu historian zehar, esaterako, 1982ko Munduko Txapelketakoa, 1964ko Eurokopakoa eta Europako Kopako final bat (egungo Txapeldunen Ligakoa).