Itxi

Futbola

UEFAri eta FIFAri

Ofizialtasuna eskatu edo ez bozkatuko du Euskadiko Federazioak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ohiko Batzar Orokorra egingo du gaur, Durangon.

  • Euskal Selekzioak Venezuelaren aurka jokatu zuen joian urriaren 12an, Mendizorrotzan.

    Euskal Selekzioak Venezuelaren aurka jokatu zuen joian urriaren 12an, Mendizorrotzan.

Euskadiko Futbol Federazioak (EFF) Ohiko Batzar Orokorra egingo du gaur, Durangon. Batzarrean zehar garatuko duten gai-zerrendaren barruan UEFAri eta FIFAri selekzioaren "nazioarteko ofizialtasuna" eskatu edo ez bozkatuko dute.

Hain zuzen ere, honela dago jasota gai hori eguneko gai-zerrendaren hirugarren eta azken puntuan: "Euskal futbolaren ordezkaritzaz, bere selekzio adierazgarrien nazioarteko ofizialtasuna lortzeko, Euskal Futbol Federakundeko borondatea adieraziz, FIFA eta UEFAn EFFren integrazio zuzenaren eskaera formala gauzatzea eskatzen du".

Jorratuko diren gainerako puntuak bi izango dira: batetik, Luis Maria Elustondo presidentearen hitzaldia, eta, bestetik, batzar orokorretik hiru partaide izendatzea eguneko akta egiaztatzeko.