Itxi

Futbola

Kluben Mundiala

Al Ain, lehen finalista River Plate kanporatuta

Erredakzioa

Arabiar Emirerri Batuetako taldeak ezustekoa eman du Kluben Mundialeko finalerdian. Bina (2-2) berdinduta amaitu dira neurketa eta luzapena, eta penaltietan nagusitu da Al Ain (5-4).

3:00

Al Ain taldea da 2019ko Kluben Mundialeko lehen finalista, finalerdietan River Plate kanporatu ostean. Neurketa bina (2-2) bukatuta amaitu da, baita luzapena ere, eta penaltien txandan (4-5) atera da garaile Arabiar Emirerri Batuetako taldea.

Etxeko taldea aurreratu da 3. minutuan Marcus Bergek sartu duen golari esker (0-1). River Platek azkar erantzun du, eta emaitza iraultzea lortu du Santos Borrek (1-2) 11. eta 16. minutuetan sartutako golei esker. Bigarren zatian, 51. minutuan, Caio Fernandesek sartutako golak neurketa berdinduta (2-2) utzi du. 69. minutuan, epaileak River Plateren aldeko penaltia adierazi du, baina 'Pity' Martinezek huts egin du, jaurtiketa langara bidalita. Neurketa bina berdinduta amaitu da, baita luzapena ere.

Penaltien txandan erabaki da irabazlea. Al Ainek bost jaurtiketak sartu ditu, eta River Platek lehen laurak sartu ostean, bosgarrena huts egin du. Enzo Perezek jaurti du argentinarren azken penaltia eta Khalid Eisa atezainak gelditu egin du.

Arabiar Emirerri Batuetako taldearen aurkaria, asteazkenean Real Madrilek eta Kashima Antlersek asteazkenean (17:30ean) jokatuko duten partidatik aterako da.

Fitxa teknikoa:

2 - River Plate: Franco Armani; Gonzalo Montiel, Jonatan Maidana, Javier Pinola, Milton Casc; Nacho Fernandez (Juan Quintero, 55. min), Leonardo Ponzio (Nico de la Cruz, 87. min), Exequiel Palacios (Enzo Perez, 55. min), 'Pity' Martinez (Iganccio Scocco, 91. min); Santos Borre, Lucas Pratto.

2 - Al Ain: Khalid Eisa; Mohammed Fayez, Ismail Ahmed, Mohamed Ahmed, Tsukasa Shiotani, Tongo Doumbia (Yahia Nader, 107. min), Ahmed Barman (Amer Abdulrahman, 82. min), Hussein El Shahat, Caio Fernandes, Mohamed Abdulrahman (Rayan Yaslem, 64. min), Marcus Berg (Bandar Al Ahbabi, 75. min).

Golak: 0-1, Berg (3. min); 1-1, Santos Borre (11- min); 2-1, Santos Borre (16. min); 2-2, Caio Fernandes(51. min).

Penaltiak: 0-1 Cairo (gola), 1-1 Scocco (gola), 1-2 Shiotani (gola), 2-2 Quintero (gola), 2-3 Al Ahbabi (gola), 3-3 Pratto (gola), 3-4 Amer Abdulrahman (gola), 4-4 Santos Borre (gola), 4-5 Yaslem (gola), 4-5 Enzo Perez (huts egin du).

Epailea: Gianluca Rocchi (ITA). Txartel horia atera die Pinola (9. min), M. El Shahat (50. min), Santos Borre (54. min), Caio (61. min), M. Ahmed (79. min), De la Cruz (111. min) jokalariei.