Itxi

Futbola

Urtarrilaren 1etik 31ra

Neguko fitxaketen merkatua, irekita

eitb.eus

2019ko urtarrilaren 1ean zabaldu da fitxaketak egiteko epea eta urtarrilaren 31n itxiko da.

  • Ibai Gomez eta Yuri Berchiche. Argazkia: EFE

    Ibai Gomez eta Yuri Berchiche. Argazkia: EFE

Fitxaketen neguko merkatua irekita dago jada. 2019ko urtarrilaren 1etik 31ra artean, fitxaketak egin ahalko dituzte Europako taldeek. Datozen egunetan mugimendu asko espero dira.

Euskal taldeei dagokienean, Athletic da fitxaketak egiteko gogo gehien duena. Talde zuri-gorriak Alavesen jokatzen duen Ibai Gomez eta Tottenhameko jokalaria den Fernando Llorente fitxatu nahi ditu. Alaves mugimendu honen zain egongo da, Ibai Athleticera badoa, bere ordez jokalariren bat fitxatzeko. Eibarrek eta Realak ez dute fitxaketak egiteko asmorik, baina adi egongo dira merkatuak zerbait interesgarria eskaintzen badie.

Ligako beste talde batzuetan mugimenduak egon dira jada. Luis Murielek Sevilla utzi du Fiorentinan utzita jokatzeko, eta Jeison Murillok Valentzia utzi eta Bartzelonan jokatuko du denboraldi amaierara arte. Bestalde, Real Madrilek itxita du Rodrygo brasildarraren fitxaketa, eta datozen egunetan itxiko ditu Brahim Diazen (Manchester City) eta Exequiel Palaciosen (River Plate) fitxaketak.