Itxi

Futbola

Txipreko Liga

Imanol Idiakez izango da AEK Larnaka taldeko entrenatzaile berria

eitb.eus

Teknikari gipuzkoarrak zuzenduko du Txipreko taldea denboraldi amaierara arte. Astelehenean kargugabetu zuten Andoni Iraola ordezkatuko du karguan.

  • Imanol Idiakez. Argazkia: @AEK_LARNAKA

    Imanol Idiakez. Argazkia: @AEK_LARNAKA

Imanol Idiakez izango da AEK Larnaka taldeko entrenatzaile berria. Txipreko klubak astearte honetan jakinarazi duenez, bi aldeak aurre-akordiora iritsi dira, eta asteazkenean itxiko dute kontratua, taldeak jokatuko duen Kopako partidaren ostean.

Astelehenean Andoni Iraola kargugabetu zuen AEK Larnakak, eta beste euskal teknikari batek ordezkatuko du. Ez da Imanol Idiakezek AEK Larnaka zuzentzen duen lehen aldia izango, Txipreko taldeko entrenatzailea izan baitzen 2016ko uztailetik 2018ko ekainera arte.



  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola
  • Kirolak