Futbola
123 Liga
Reus, hiru urtez txapelketa profesionaletatik kanpo
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Talde katalanak 15 eguneko epea dauka Kirol Auzitegi Administratiboaren aurrean helegitea jartzeko.
-
LaLigaren eta Reusen ezkutuak. Argazkia: ETB
Denboraldi honetan Bigarren Mailan (123 Liga) aritu den Reus taldeak ezingo du datozen hiru urteetan futbol profesionalean jardun, Ligako Gizarte Diziplinako epaileak astelehen honetan ezarri dion zigorra dela medio.
Horrez gain, epaile horrek berak 250.000 euroko isuna ere jarri dio talde katalanari, jokalariei soldatak ez ordaintzeagatik.
Auziaren instruktoreak bost urteko zigorra eskatzen bazuen ere, epaileak hiru urtekoa ezarri dio azkenerako, hau da, jarri ziezaiokeen txikiena.
Nahiz eta aipatutako zigorra eta isuna jaso, Reusek 15 eguneko epea dauka Kirol Auzitegi Administratiboaren aurrean helegitea jartzeko.