Itxi

Futbola

225.000 euro

Chelseak isuna jarri dio Kepari eta astebeteko soldata ordaindu beharko du

eitb.eus

Kepa Arrizabalagak uko egin zion ordezkatua izateari Carabao Cup txapelketako finalean, eta klubak isuna jarrai dio.

  • Kepa Arrizabalaga. Argazkia: EFE

    Kepa Arrizabalaga. Argazkia: EFE

Chelseak isuna jarri dio Kepa Arrizabalagari, Ligako Kopako (Carabao Cup) finalean Maurizio Sarri entrenatzailearekin izan zuen liskarragatik. Atezainak 225.000 euro, astebeteko soldata, ordaindu beharko dio klubari.

Ondarroako atezainak min hartu zuen Manchester Cityren aurkako finalaren luzapenean, Sergio Agueroren erremate bat desbideratu ostean. Medikuak zelaira irten ziren, eta Sarri entrenatzaileak aldaketa egiteko agindu zuen. Willy Caballero ordezko atezaina zelairatzeko prest zegoen. Kepak, keinuka, aldaketa eteteko eskatu zion entrenatzaileari, ondo zegoela adieraziz. Maurizio Sarrik, ordea, aldaketa egin behar zela esan zuen, baina Kepak ez zuen zelaitik irten nahi izan.