Futbola
Kopa 2019
Valentzia eta Bartzelona, aurrez aurre, Kopako finalean (1-0)
ERREDAKZIOA | AGENTZIAK
Bartzelonak badu jada aurkaria Kopako finalean, Valentzia Betisen aurka gailendu ostean final handia jokatzeko txartela eskuratu baitu. Rodrigoren golak eman zion taldeari garaipena.
-
Valentziako jokalariak taldearen garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Valentzia eta Bartzelona, aurrez aurre arituko dira 2019ko Kopako finalean. Joanekoan 2-2 berdindu zuten biek ala biek, eta tantu bateko aldearekin gailendu da itzulikoan Valentzia Betisen aurkakoan.
Bartzelonaren aurkaria erabakitzeko norgehiagokan estilo oso ezberdineko bi taldek jokatu zuten final handiko txartela eskuratu nahian, Betisek aukera gehiago izan zituen baina Valentzia nagusi izan zen bigarren zatian.
Betisek hasieratik egin zuen bere baloiaren posesioa, Valentziak, ordea, lanak egin behar izan zituen berau errekuperatu ahal izateko, jarraian galtzen baitzuen.
Andaluziarrek argi zuten sailkatzea zutela helburu nagusi eta euren eskuetan zegoen guztia egin zuten aurrera ateratzeko, hala ere, beti ere tentuz hartu zuen gehiegi arriskatu gabe eta aukerak baliatzen.
Betisek izan zituen norgehiagokan lehen hiru aukera garbienak. Joaquinek jaurti zuen lehena, eta Jaume Doménechek hurrengo bigarrenak.
Horietako lehena Canalesek egindako falta baten ondoren iritsi zen eta bigarrena Jeséren jaurtiketa batean. Biak ala bietan kornerrera jaurtita lortu zuen atezainak hauek gelditzea.
Rodrigore golaren ostean, zeina VARak gainbegiratu egin zuen, Valentziak konfiantza hartu zuen eta lehen zatian erakutsitako joko eza irauli eta bere aurpegirik onena erakutsi zuen.
Neurketaren azken laurdenean, aukerak sortu nahian aritu zen Betis, bi gol behar baitzituen finalera iritsi ahal izateko. Hala ere, Valentziak aldeari eustea lortu eta finalerako txartel baliotsua lortu zuen.
Fitxa teknikoa:
1 - Valentzia: Jaume Domenech, Piccini, Gabriel Paulista, Roncaglia, Gaya, Wass (Carlos Soler, 75.m), Coquelin, Parejo, Guedes, Rodrigo (Cheryshev, 68.m) y Gameiro (Diakhaby, 84.m).
0 - Betis: Joel, Joaquin, Mandi, Bartra, Sidnei (Feddal, 84.m), Francis (Loren, 65.m), Guardado (Tello, 79.m), William, Canales, Lo Celso eta Jese.
Gola: 1-0, 56.m: Rodrigo.
Epailea: Gonzalez Gonzalez. (colegio castellano leonés).