Itxi

Futbola

Panaman

Euskal Selekzioak Panamaren aurka jokatuko du maiatzaren 29an

Erredakzioa

Panamako Futbol Federazioak ofizial egin du neurketaren eguna. Partida 20:00etan jokatuko da, maiatzaren 30eko goizaldeko 03:00etan Euskal Herrian.

  • Euskal Selekzioa. Argazkia: EiTB

    Euskal Selekzioa. Argazkia: EiTB

Euskal Selekzioak Panamaren aurka jokatuko du maiatzaren 29an, Rommel Fernandez estadioan, 20:00etan. Hau da, maiatzaren 30eko goizaldeko 03:00etan Euskal Herrian. Hala jakinarazi du Panamako Futbol Federazioak astearte honetan.

"Data berri bat dugu markatuta egutegian, Panamako Selekzioak Euskal Selekzioaren aurka jokatuko baitu maiatzaren 29an, Rommel Fernandez estadioan, 20:00etan", jakinarazi du Panamako Futbol Federazioak bere webgunean argitaratu duen oharrean.

Liga amaitu ostean (maiatzaren 19an) jokatuko du norgehiagoka Euskal Selekzioak, Panaman. Julio Dely Valdesek zuzentzen duen taldeari, Urrezko Kopa prestatzeko balioko dio neurketak.

Javier Clemente izango da hautatzaile berria.