Itxi

Futbola

LaLiga Santander

Rayo Vallecano eta Huesca Bigarren Mailara jaitsi dira

Eredakzioa

Madrilgo taldeak galdu egin du Levanteren aurka, eta igandeko emaitzen ostean, ez du salbazioa lortzeko aukerarik. Huescari garaipenak bakarrik balio zion, eta galdu egin du Valentziaren aurka.

  • Chimy Avila. Argazkia: EFE

    Chimy Avila (Huesca), burumakur Valentziaren aurka abagune bat huts egin ostean. Argazkia: EFE

Santander Ligak gainditu du jada 36. jardunaldia, eta bukatzeko bi jardunaldi falta diren arren, Rayo Vallecano eta Huesca Bigarren Mailara jaitsi direla baieztatuta dago.

Rayo Vallecanok galdu egin zuen Levanteren aurka (4-1) larunbatean, eta igandeko emaitzen arabera, aukera txikiren bat zuen salbazioa lortzeko. Hala ere, igandean eman diren emaitzen ostean, konfirmatu egin da Bigarren Mailan jokatuko duela datorren denboraldian.

Bestalde, Huescak Valentziaren aurka galdu du, 2-6ko emaitzarekin. Aragoiko taldeari garaipenak bakarrik balio zion salbazioa lortzeko lehian jarraitzeko, baina ez du lortu, eta ezin izan dio mailari eutsi.