Futbola
Azken jardunaldia
Athleticek eta Realak Liga Europa izango dute gaur jokoan 90 minututan
Agentziak | Erredakzioa
Zuri-gorriek Sevillaren kontra jokatuko dute Sanchez Pizjuanen, eta txuri-urdinek Espanyoli egingo diote bisita. Bi partidak gaur arratsaldean jokatuko dira.
-
Susaetaren azken partida izango da Athleticekin
Asteburu honetan amaituko da Santander Liga, eta oraindik hainbat postu erabaki gabe daude; Txapeldunen Ligako eta UEFA Europa Ligako postuak, esaterako.
Beraz, Athleticek, Realak eta Espanyolek gaur izango dute jokoan Europarako sailkatzeko txartela, 16:15ean. Zuri-gorriek Sevillaren kontra jokatuko dute Sanchez Pizjuan futbol-zelaian, eta txuri-urdinek Espanyol izango dute aurkari, Bartzelonan.
Azken jardunaldiko ordutegia
Larunbatean, 2019ko maiatzaren 18an:
(13:00) Levante – Atletico
(16:15) Valladolid – Valentzia
(16:15) Sevilla – Athletic
(16:15) Getafe – Vila-real
(16:15) Espanyol – Reala
(20:45) Huesca – Leganes
(20:45) Celta – Rayo Vallecano
(20:45) Alaves – Girona
Igandean, 2019ko maiatzaren 19an:
(12:00) Real Madril – Betis
(16:15) Eibar – Bartzelona