Itxi

Futbola

Zozketa

Barakaldo-Hercules playoffean eta Jumilla-Real Union playoutean

A.B.

Talde bizkaitarrak Lasesarren jokatuko du lehen kanporaketako joaneko partida, eta Jose Rico Perezen itzulikoa. Talde gipuzkoarrak, Murtzian jokatuko du joaneko neurketa, eta Stadium Galen itzulikoa.

  • Barakaldo C.F. Argazkia: EiTB

    Barakaldo C.F. Argazkia: EiTB

Astelehen honetan zozketatu dira Bigarren Mailara igotzeko play-offetako kanporaketak. Zozketa, Espainiako Futbol Federazioaren Las Rozaseko (Madril) Futbolaren Hiriko Luis Aragones Aretoan egin da.

Barakaldo da Bigarren B Mailatik Bigarren Mailara igotzeko kanporaketak jokatuko dituen euskal talde bakarra, eta Hercules izango du aurkari lehen kanporaketan. Joaneko partida Lasesarren (Barakaldon) jokatuko da maiatzaren 25-26ko asteburuan, eta itzuliko neurketa Jose Rico Perez estadioan jokatuko da, ekainaren 1-2ko asteburuan.

Bestalde, Real Unionek mailari eusteko kanporaketa jokatu beharko du, eta Jumilla izango du aurkari. Joaneko partida Murtzian jokatuko da maiatzaren 25-26ko asteburuan, eta itzulikoa Stadium Galen (Irun) izango da, ekainaren 1-2ko asteburuan.

Multzoko txapeldunen arteko kanporaketak:

Racing Santander - Atletico Baleares

CF Fuenlabrada - Recreativo Huelva

Igoera playoffetako lehen kanporaketa:

Barakaldo C.F. - Hercules

Badajoz - Logroñes

Real Madrid Castilla - Cartagena

S.D. Ponferradina - U.E. Cornella

Vila-real B - Melilla

Atletico Madril B - Mirandes

Hirugarren Mailara ez jaitseko play-outetako kanporaketak:

Jumilla - Real Union

Celta B - Alcoyano