Itxi

Futbola

2. B Mailarako igoera fasea

Llagostera-Portugalete eta Cadiz B-Osasuna B, txapeldunen arteko kanporaketak

A.B.

Beti Kozkor-Mallorca B, Toledo-Sestao, San Ignacio-Marino Luanco, Mutilvera-Naxara, Mostoles-Peña Sport eta Alaves B-Compostela dira Bigarren B Mailara igotzeko play-offetako lehen kanporaketak.

  • Osasuna Promesas. Argazkia: @CAOsasuna

    Osasuna Promesas taldeko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: @CAOsasuna

Astelehen honetan zozketatu dira Bigarren B Mailara igotzeko play-offetako kanporaketak. Zozketa, Espainiako Futbol Federazioaren Las Rozaseko (Madril) Futbolaren Hiriko Luis Aragones Aretoan egin da.

Multzoko txapeldunen arteko kanporaketetan, Portugaletek Llagostera izango du aurkari. Joaneko partida Katalunia jokatuko da maiatzaren 25-26ko asteburuan, eta itzulikoa La Floridan (Portugalete) izango da, ekainaren 1-2ko asteburuan. Bestalde, Osasuna Promesasek Cadiz B taldearen aurka jokatuko du; joaneko lehia Cadizen jokatuko da maiatzaren 25-26ko asteburuan, eta itzulikoa Taxoaren (Iruñea), ekainaren 1-2ko asteburuan.

Portugaletek zein Osasuna Promesasek igoera lortuko dute multzoko txapeldunn arteko kanporaketa gaindituz gero. Porrot egitekotan, beste aukera bat izango dute, bigarren kanporaketa jokatuko bailukete. Lehen kanporaketan aurrera egin ezean, beste bi kanporaketak irabazi beharko dituzte igoera lortu ahal izateko.

Igoera fasea jokatuko duten beste euskal taldeek, hiru kanporaketa gainditu beharko dituzte mailaz igotzeko. Hauek dira lehen kanporaketetako partidak: Beti Kozkor-Mallorca B, Toledo-Sestao, San Ignacio-Marino Luanco, Mutilvera-Naxara, Mostoles-Peña Sport eta Alaves B-S.D. Compostela.

Hirugarren Mailako multzoko txapeldunen arteko kanporaketak:

Yeclano - Escobedo

Zamora - Haro

Racing Ferrol - Real Jaen

Cadiz B - Osasuna B

Villaviciosa - Getafe B

Tamaraceite - Peña Deportiva

Llagostera - Portugalete

Socuellamos - A.D. Merida

Tarazona - Orihuela

Bigarren B Mailara igotzeko play-offetako lehen kanporaketak:

Logroñes Promesas - La Nucia

Formentera - Cacereño

Beti Kozkor - Mallorca B

C.D. Coria - Villarrubia

CD Mostoles URJC - Peña Sport FC

Algeciras CF - CE L´Hospitalet

CD Sariñena - CF Lorca Deportiva

CD Toledo - Sestao River Club

CD Tenerife B - Linares Deportivo

Alondras CF - CD Mensajero

CD El Palo - CF Illueca

CD Numancia B - CD Laredo

EDMF Churra - Gimnastica Segoviana CF

CD Cayon - SD Logroñes

Atletico Saguntino - Las Rozas CF

CD Covadonga - Bergantiños CF

CD San Ignacio - Club Marino de Luanco

UD Mutilvera - Naxara CD

RZ Deportivo Aragon - Arandina CF

Futbol Alcobendas Sport - Lorca FC

CF Union Viera - Caudal Deportivo

Moralo CP - UA Horta

CD Utrera - Antequera CF

CP Villarrobledo - CD Olimpic

UD Poblense - CD Tropezón

Deportivo Alaves B - SD Compostela