Itxi

Futbola

Barçari irabazita (1-2)

Valentzia, Errege Kopako txapeldun

Erredakzioa

Talde valentziarrak 1-2ko emaitzarekin irabazi dio finala Bartzelonari, eta zortzigarrenez lortu du Kopako titulua.

  • Valentzia. Argazkia: EFE

    Valentzia, Errege Kopako irabazlearen garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Valentzia da Errege Kopako txapelduna, Bartzelonari finala irabazita (1-2). Finala Sevillako Benito Villamarin zelaian jokatu da, eta Valentziak zortzigarren aldiz eskuratu du Kopako titulua.

Lehen zati ona jokatu du Valentziak, eta bi gol sartu ditu. Kevin Gameirok sartu du lehena (0-1), eta Rodrigo Morenok egin du talde valentziarraren bigarrena (0-2).

Bigarren zatian, Bartzelona izan da baloiaren jabe, baina Valentzia sendo aritu da defentsako lanean. Hala ere, 73. minutuan, Lionel Messik gola sartu du (1-2) Barçarentzat. Azken txanpan, bi taldeek izan dituzte golak sartzeko abaguneak, baina batek ere ez du asmatu, eta Valentziak lortu du garaipena.

Fitxa teknikoa:

1 - Bartzelona: Cillessen; Semedo (Malcom, 46. min), Pique, Lenglet, Jordi Alba; Arthur (Arturo Vidal, 46. min), Busquets, Rakitic (Aleña, 76. min); Sergi Roberto, Messi eta Coutinho.

2 - Valentzia: Jaume Domenech; Wass, Garay, Paulista, Gaya; Carlos Soler, Coquelin, Parejo (Parejo, 65. min), Guedes; Rodrigo (Diakhaby, 88. min), Gameiro (Piccini, 72. min).

Golak: 0-1, 21. min: Gameiro. 0-2, 33. min: Rodrigo. 1-2, 73. min: Messi.

Epailea: Alberto Undiano Mallenco. Txartel horiak atera dizkie Busquets (61. min) eta Arturo Vidal (89. min) Bartzelonako jokalariei, baita Gaya (53. min) eta Kondogbia (70. min) Valentziako futbolariei.