Itxi

Futbola

2. Mailara igoera

Barakaldok agur esan dio igoeraren ametsari

A.B.

Talde bizkaitarrak golik gabe (0-0) berdindu du Herculesen aurka Rico Perezen, eta joaneko neurketan bana (1-1) berdindu zuenez, igoera fasetik kanporatuta geratu da.

  • Hercules - Barakaldo. Argazkia: @cfhercules

    Hercules - Barakaldo partidako irudia. Argazkia: @cfhercules

Barakaldok ezingo du jarraitu Bigarren Mailara igotzearekin amesten, igoera fasetik kanporatuta geratu baita, Rico Perezen Herculesen aurka golik gabe (0-0) berdindu ostean. Igoera faseko final-laurdenetako kanporaketako itzuliko partida hutsean (0-0) berdindu du, baina Lasesarren jokatutako joanekoa bana (1-1) berdinduta amaitu zen.

Lehen zatia oso lehiatua eta parekatua izan da, baina abagune oso gutxikoa. Villacañas izan da aurkariaren ate aurrean arriskua sortu duen Barakaldoko jokalaria, baina ez du gola sartzen asmatu. Herculesek ere ezer gutxi egin du erasoan, baina atsedenaldira iritsi orduko, epaileak baliorik gabe utzi du etxeko taldearen gola.

Norgehiagokak gidoi berdinda izan du bigarren zatian. Neurketako azken txanpan jo du erasora Barakaldok, bana ia ez du gol aukerarik sortu. Atezainak gelditu duen Franen jaurtiketa bat izan da abagune esanguratsuena. Amaieran, golik gabeko berdinketa (0-0), eta Barakaldo igoera fasetik at geratu da.