Futbola
2. B Mailara igoera
Emaitza onak euskal taldeentzat finalerdietako joaneko partidetan
Erredakzioa
Portugaletek eta Alaves Bk garaipenak lortu dituzte, eta Sestaok eta Mutilverak berdindu, Bigarren B Mailara igotzeko finalerdietako joaneko neurketetan.
-
Alaves B - Escobedo partidako irudia. Argazkia: @Alaves
Asteburu honetan jokatu dira Hirugarren Mailatik Bigarren B Mailara igotzeko play-offetako finalerdietako kanporaketen joaneko partidak, eta euskal taldeek emaitza onak lortu dituzte.
Txapeldunen kanporaketa galdu ostean, bigarren kanporaketari ekin zion Portugaletek, eta talde jarrilleroak 1-2ko emaitzarekin irabazi zion Alondrasi, Galizian. Beraz, abantaila du La Floridan jokatuko den itzuliko neurketarako.
Emaitza onena lortu zuen euskal ordezkaria Alaves B izan zen. Arabako taldeak etxean jokatu zuen joaneko norgehiagoka Escobedoren aurka, eta 3-1eko emaitzarekin lortu zuen garaipena, partida galtzen hasi zen arren. Errenta oso ona du, beraz, itzulikorako.
Bestalde, garaipenik ez, baina emaitza ona lortu zuten Sestaok eta Mutilverak. Sestao Riverrek bana (1-1) berdindu zuen La Pueblarekin Mallorcan jokatu zuen neurketa, eta kanpoan sartutako golak abantaila ematen dio datorren asteburuan Las Llanasen jokatuko duen itzuliko partidarako. Mutilverak, aldiz, golik gabe berdindu zuen etxean Luancoko Marinoren aurka (0-0), eta golekin lortutako edozein berdinketak balioko dio itzulikoan aurrera egiteko.
Bigarren B Mailara igotzeko play-offetako finalerdietako joaneko partiden emaitzak:
Multivera 0 - Marino de Luanco 0
Las Rozas 0 - SD Logroñés 0
Villarrobledo 2 - Gimnástica Segoviana 1
Moralo 2 - Linares 0
Poblense 1 - Sestao River 1
Alcobendas Sport 2 - Zamora 0
Prat 0 - Tamaraceite 0
Formentera 1 - Lealtad 0
Móstoles URJC 0 - Socuellamos 1
Numantzia B 0 - Cádiz B 0
Alavés B 3 - Escobedo 1
Unión Viera 1 - Lorca Deportiva 0
Utrera 0 - Mallorca B 0
Alondras 1 - Portugalete 2
Algeciras 1 - Real Jaén 0
Arandina 1 - La Nucía 2
El Palo 2 - Tarazona 1
Villarrubia 2 - Bergantiños 0