Itxi

Futbola

2019KO munduko txapelketa

Australia Brasili gailendu zaio atsedenaldiaren ostean (3-2)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bi golez joan galtzen joan eta gero, australiarrak markagailua iraultzeko gai izan dira.

  • La brasileña Cristiane cabecea a gol

    La brasileña Cristiane cabecea a gol. Foto: EFE

Australiak Frantziako Munduko Txapelketako lehen garaipena lortu du ostegun honetan (3-2) Brasilen aurka, bigarren zatian markagailua irauli eta gero.

Brasildarrek C multzoko lider gisa ekin diote lehiari, lehen jardunaldian Jamaikari irabazi ondoren. 0-2 jarri dira agintzen markagailuan, baina ez dira abantailari eusteko gai izan.

Neurketa guztiz alde jarri zaio Hego Amerikako taldeari ordu erdia bete denean. Lehendabizi Martak penaltiz, eta, Cristianek, ondoren, oso bideratuta utzi dute partida.

Australiak, bere aldetik, porrotarekin ekin zion txapelketari Italiaren aurka, baina atsedenaldira heldu orduko Caitlin Foordek sartu duen golak biziberritu egin ditu ozeaniarren animoak, lehen zatian zehar gutxiago izan eta gero.

Aldageletatik bueltan, Brasilek izan du jokoaren ekimena, baina atzealdean hutsak egiten hasi da. Hala, Logarzok urrutitik egindako jaurtiketa batek ustekabean harrapatu du Barbara atezain brasildarra, eta markagailua orekatu du ordubetea bete denean.

Horren aurrean, hegoamerikarrek golaren bila jardun dute buru-belarri; haatik, Australia izan da aurretik jartzen asmatu duena, zortez beteriko jokaldi batean.

Izan ere, Emily Van Egmondek zelai erditik egindako erdiraketa bat bere ate barrura bidali du buruarekin Monica brasildarren kapitainak.

Epaileak hasiera batean baliogabetu egin du gola, baina, VARa erabili ondoren, balekoa zela erabaki du.

Fitxa teknikoa:

3 - Australia: Lydia Williams, Ellie Carpenter, Alanna Kennedy, Steph Catley, Kellond-Knight, Tameka Yallop, Emily Van Egmond, Logarzo, Gielnik (Hayley Raso, 75. min), Sam Kerr eta Caitlin Foord (Roestbakken, 95. min).

2 - Brasil: Barbara, Leticia Santos, Kathellen, Monica, Tamires, Debinha, Formiga (Luana, 46. min), Thaisa, Andressa, Cristiane (Beatriz, 75. min) eta Marta (Ludmila, 46. min).

Golak: 0-1, 27. min: Marta, penaltiz. 0-2, 38. min: Cristiane. 1-2, 45. min: Caitlin Foord. 2-2, 58. min: Logarzo. 3-2, 70. min: Monica, bere atean.

Epailea: Esther Staubli (SUI). Txartel horiak: Formiga, Andressa eta Luana (Brasil).