Futbola
13-0, Tailandiari
AEB, Munduko Txapelketako partida baten gol gehien sartu dituen selekzioa
Erredakzioa
Amerikako Estatu Batuetako selekzioak 13-0eko emaitzarekin irabazi dio Tailandiari, Frantziako Munduko Txapelketako F multzoko lehen jardunaldiko neurketa. Alex Morganek bost gol sartu ditu.
-
AEBeko jokalariak, Tailandiari sartutako 13 golestako bat ospatzen. Argazkia: EFE
Amerikako Estatu Batuetako selekzioak 13-0eko emaitzarekin irabazi dio Tailandiari, 2019ko Frantziako Munduko Txapelketako F multzoko lehen jardunaldiko partida. Ondorioz, Munduko Txapelketako partida baten gol gehien sartu dituen taldea da.
Alex Morganek bost gol sartu ditu (12', 53', 74', 81' eta 87'). Beste golak, Rose Lavelle (20' eta 56'), Lindsey Horan (32'), Sam Mewis (50' eta 54'), Rapinoe (79'), Mallory Pugh (84') eta Carli Lloyd (92') jokalariek sartu dituzte.
Honenbestez, ¿2007ko Txinako Munduko Txapelketan Alemaniak Argentinari sartutako 11-0eko emaitza hobetu du Amerikako Estatu Batuetako selekzioak, eta marka historikoa ezarri du.