Itxi

Futbola

2019ko Munduko Kopa

Suediak Txileri irabazi dio partida 'elektriko' batean

Agentziak | Erredakzioa

Talde suediarrak Txileri irabazi dio azkenengo 10 minutuetan lortutako golen bitartez. Ekaitz elektriko batek partida 30 minutuz geldiaraztea eragin du.

  • Ekaitz elektriko batek partida geldiaraztea eragin du. Argazkia: EFE

    Ekaitz elektriko batek partida geldiaraztea eragin du. Argazkia: EFE

Suediak Txileri irabazi dio 2019ko Munduko Kopan (0-2). Bigarren zatian izandako ekaitz elektriko batek partida geldiaraztea eragin du, 30 minutu.

Suediarrek partida irabazteko jarrera irmoa erakutsi dute hasiera-hasieratik. Aurrean, txiletarrek argi zuten defentsan egin behar zuten lana eta suediarren erasoaldiak zapuzteaz gain, partida irabazteko gol aukera garbiak izan dituzte.

Suediarrek menderatutako, baina Txiletarrek kontrolatutako, lehenengo zatiaren ostean, ekaitz elektriko batek partida 30 minutuz geldiaraztea eragin du, 72. minutuan.

Geldialdi horrek, suediarrei erritmoa berreskuratzeko aukera eman dio eta Asllanik lehenengo gola lortu du, 83. minutuan (0-1). Amaiera heltzear zegoela, Janogyk Suediaren garaipena itxi du (0-2), Txilek izandako aukera garbien ostean.

Fitxa teknikoa

0 - Txile: Endler; Galaz, Guerrero, Saez, Toro; Araya, Aedo (Soto, 84. m), Lara; Zamora, Urrutia (Yesenia Lopez, 59. m) eta Balmaceda.

2 - Suecia: Lindahl, Glas, Fischer, Sembrant, Eriksson; Rubensson (Janogy, 81. m), Asllani, Seger; Jakobsson, Rolfo (Hurtig, 65. m) eta Blakstenius (Anvegard, 65. m).

Golak: 0-1, 83. m: Asllani. 0-2, 94. m: Janogy.

Epailea: Lucila Venegas.