Itxi

Futbola

2019ko Munduko Kopa

Henryk Frantzia sailkatu eta Brasil txapelketatik at utzi du (2-1)

Agentziak | Erredakzioa

Frantziako selekzioa 2019 Munduko Kopako final-laurdenetara sailkatu da, Brasili irabazi ostean (2-1).

  • Frantziak Brasili irabazi dio (2-1). Argazkia: EFE

    Frantziak Brasili irabazi dio (2-1). Argazkia: EFE

Amandine Henryren golak Frantziako selekzioa sailkatu du 2019ko Munduko Kopako final-laurdenetan, Brasili irabazita (2-1). Horrenbestez, txapelduna izateko faborito handienetariko bat txapelketatik at utzi du Frantziak.

Anfitrioia partida zaila zuela bazekien. Bestalde, Brasilek Frantzia bere munduko kopatik at ustea zuen helburu, Marta sasoi onean izanda.

Bi taldeek hasiera-hasieratik markagailuan aurrean jartzea bilatu zuten. Dena dela, lehenengo gola bigarren zatian heldu zen.

Partidaren 52. Minutuan, Gauvinek Dianik erdiratutako baloiaz baliatu eta bat eta hutsekoa lortu zuen.

Hala ere, Brasilek azkar lortu zuen berdinketaren gola. Thaisak, 63. minutuan lortutako golarekin, banakakoa lortu zuen.

Partidako markagailua ez zen aldatu eta talde biek luzapenean jokatu zuten sailkapena. Amandine Henryren golak Frantziako selekzioa sailkatu zuen eta, horrenbestez, Brasil 2019ko Munduko Kopatik at utzi zuen Frantziak.

Fitxa teknikoa

2 - Frantzia: Sarah Bouhaddi; Marion Torrent (Perisset, 109. min), Griedge Mbock Bathy, Wendie Renard, Amel Majri; Kadidiatou Diani, Elise Bussaglia, Amandine Henry, Viviane Asseyi (Thiney, 81. min); Valerie Gauvin (Cascarino, 90+3. min) y Eugenie Le Sommer.

1 - Brasil: Barbara; Santos (Poliana, 89. min), Kathellen, Monica, Tamires; Formiga (Andressinha, 75. min), Thaisa, Marta; Ludmila (Beatriz, 71. min), Cristiane (Geyse, 96. min) y Debinha.

Golak: 1-0, 52. min, Gauvin; 1-1, 65. min, Thaisa; 2-1, 107. min, Henry.

Epailea: Marie-Soleil Beaudoin (CAN).