Itxi

Futbola

Frantzia 2019

Espainia, Munduko Kopatik at AEBen aurka galdu ostean

Erredakzioa

Espainiako selekzioak 2-1eko emaitzarekin galdu du final-zortzirenetako partida, eta kanporatuta geratu da. AEBeko selekzioak penaltiz sartu ditu bi golak.

  • Espainia - AEB. Argazkia: EFE

    Espainia - AEB partidako irudia. Argazkia: EFE

Espainia 2019ko Munduko Kopatik kanporatuta geratu da, Amerikako Estatu Batuen aurka 2-1eko emaitzarekin galduta. Neurketa oso parekatua izan da, eta azken txanpan erabaki da estatubatuarren alde.

Zazpigarren minutuan hartu du aurrea Estatu Batuetako selekzioak, Rapinoek penaltiz sartu duen golari esker (1-0). Espainiari maldan gora jarri zaio norgehiagoka, baina gola jaso eta bi minutura berdintzea lortu du, Jenni Hermosok sartutako golarekin (1-1).

Bigarren zatian, bi taldeek abagune gutxi sortu dituzte. Espainiak arriskua eraman du aurkariaren ate ingurura pare bat jokalditan, baina ez du asmatu. Azken txanpan, 77. minutuan, Amerikako Estatu Batuetako selekzioak bigarren gola sartu du penaltiz, eta partida erabakita utzi du. Rapinoek sartu du 2-1ekoa.

Fitxa teknikoa:

1 - Espainia: Sandra Paños; Marta Corredera, Irene Paredes, Mapi Leon, Leila Ouahabi; Vicky Losada (Nahikari Garcia, 31. min), Virginia Torrecilla (Mariona Caldentey, 83. min), Patri Guijarro; Alexia Putellas (Andrea Falcon, 78. min), Jenni Hermoso eta Lucia Garcia.

2 - AEB: Alyssa Naeher; Kelley O'Hara, Abby Dahlkemper, Becky Sauerbrunn, Crystal Dunn; Rose Lavelle (Lindsey Horan, 88. min), Julie Ertz, Samantha Mewis; Tobin Heath, Alex Morgan (Carli Lloyd, 86. min) eta Megan Rapinoe (Christen Press, 96. min).

Golak: 0-1, 7. min, Rapinoe (p); 1-1, 9. min, Hermoso; 1-2, 75. min, Rapinoe (p).

Epailea: Katalin Kulcsar (HUN). Txartel horiak atera dizkie Rapinoe (37. min) eta Paredes (85. min) jokalariei.