Itxi

Futbola

Frantzia 2019, final-laurdenak

Herbehereak finalerdietan sartu dira, lehen aldiz, bere nagusitasunaz baliatuta

Agentziak | Erredakzioa

Miedema eta Van der Gragt jokalariek egin dituzte Italiaren aurkako bi golak (0-2).

  • Holandako jokalariak, goletako bat ospatzen

    Holandako jokalariak, goletako bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Herbehereetako selekzioak, egungo Europako txapeldunak, lehen aldiz lortu du Munduko Txapelketa bateko finalerdietan sartzea. Holandarrek 0 eta 2 irabazi diote Italia txapelketako ezustekoari.

Herbeheretarrak jaun eta jabe izan dira, lehen zatiko zenbait minututan txarto pasa duten arren. Finalerdietako aurkaria Alemaniaren eta Suediaren arteko partidatik aterako da.

Gainera, eta garaipen honi esker, Holandako selekzioak Tokio 2020 Olinpiar Jokoetan lehiatzeko eskubidea lortu du.

Partidako bi golak bigarren zatian iritsi dira, baloia geldi zegoela hasitako jokaldietan. Spitsek bi falta atera ditu, eta Vivianne Medemak eta Stefanie van der Gragt Bartzelonako atzelariak italiarren atea zulatu dute euren taldea finalerdietan sartzeko.


Fitxa teknikoa

0 - Italia: Giuliani; Guagni, Gama, Linari, Bartoli (Boattin, 46. min); Bergamaschi (Serturini, 75. min), Galli, Giugliano, Cernoia; Giacinti eta Bonansea (Sabatino, 54. min).

2 - Herbehereak: Van Veenendaal; Van Lunteren, Van der Gragt (Dekker, 87. min), Bloodworth, Van Dongen; Groenen, Van de Donk, Spitse; Van de Sanden (Beerensteyn, 56. min), Miedema (Roord, 87. min) eta Martens.

Golak: 0-1, 70. min: Miedema. 0-2, 80. min: Van der Gragt.