Itxi

Futbola

1|2|3 Liga

Andoni Iraola, Mirandeseko entrenatzaile berria

Erredakzioa

Usurbilgoak denboraldi bateko kontratu sinatu du, Zipreko AEK Larnacan ibili ostean.

  • Andoni Iraola Zipreko AEK Larnacan egin zuen debuta. Argazkia: AEK Larnaca

    Andoni Iraola Zipreko AEK Larnacan egin zuen debuta. Argazkia: AEK Larnaca

Athletic Clubeko jokalari eta kapitain ohia Andoni Iraola Mirandeseko entrenatzaile berria izango da, Bigarren Mailan. Usurbilgoak denboraldi bateko kontratua izango du.

Iraola Zipreko AEK Larnacan egin zuen debuta. Talde honetan, herrialde horretako Superkopa irabaztea lortu zuen, eta Europa Ligako multzoetara sailkatu du taldea.