Itxi

Futbola

Fitxaketak

Etxeitak Getafen jokatuko du

Erredakzioa

Athleticeko jokalari ohiak bi denboraldiko kontratua izango du eta, Madrilgo taldearekin, Europa Liga jokatuko du.

  • Xabier Etxeita. Artxiboko irudia

    Xabier Etxeita. Artxiboko irudia

Xabier Etxeitak, Athleticeko atzelari ohiak, Getafen jokatuko du hurrengo denboraldian. Jokalariak bi denboraldiko kontratua izango du eta, Madrilgo taldearekin, Europa Liga jokatuko du.

Atzelariak Athleticekin zuen kontratua ekainaren 30ean amaitu zen eta, horrenbestez, Getaferekin akordio batera heldu da.

Etxeita eta Athletic Santander Ligako bigarren jardunaldian ikusiko dira elkar, abuztuaren 24an.