Futbola
Santander LaLiga
Javier Aguirre, Leganeseko entrenatzaile berria
Agentziak | Erredakzioa
Madrileko taldeko hirugarren entrenatzailea da. Luis Cembranos ordezkatuko du mexikarrak.
-
Javier Aguirre, Leganesen entrenamendua zuzentzen, lehen aldiz. Argazkia: EFE
60 urteko Javier Aguirre da Leganeseko entrenatzaile berria, klubak gaur iragarri duen bezala.
Mexikarrak denboraldia amaitu arte hartuko du ardura eta bera da urte honetan Leganesek duen hirugarren teknikaria. Mauricio Pellegrino argentinarrarekin hasi zuten denboraldia, baina azken hiru partidak bigarren taldean zegoen Luis Cembranosek hartu behar izan zuen lehen taldearen ardura nagusia.
Aguirreren bosgarren taldea izango da Espainiako ligan, Osasuna, Atletico, Zaragoza eta Espanyol zuzendu eta gero.