Itxi

Futbola

2-3

Bartzelona eta Reala, aurrez aurre, Superkopako finalean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lluis Cortesek gidatutako taldearen lehen zatia ezin hobea izan da, batasuna erakutsi eta jokoan asmatu egin baitute, Oshoalaren abileziaz baliaturik.

  • Bartzelonako jokalariak gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Bartzelonako jokalariak gola ospatzen. Argazkia: EFE

Bartzelonak Superkopako finalerako txartela eskuratu du Salamancan Atleticoren aurka 2-3 irabazita. Hortaz, Realak badu jada aurkaria, asteazken honetan, finalerako txartela eskuratu ostean. Partida zirraragarria izan da oso; lehen zatian, talde kataluniarra izan da nagusi, eta bigarrenean, ez du aukera handirik sortu, emaitza mantentzera mugatu da.

Lluis Cortesek gidatutako taldearen lehen zatia ezin hobea izan da, batasuna erakutsi eta jokoan asmatu egin baitute, Oshoalaren abileziaz baliaturik.

Bigarren zatian, aldiz, arestian aipatu bezala Bartzelonak ez du bere jokorik onena erakutsi eta Atleticok hortzak estutu ditu. Hala ere, madrildarrek ezin izan dute markagailua irauli.

Talde kataluniarrak Superkopako finala jokatuko du, beraz, igande honetan, Salamancan, Realaren aurka. Ikusgai izago da, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus atarian.

Fitxa teknikoa:

2. Atletico: Gallardo, Aleixandri, Linari (45.min, Kylie), Tounkara, Menayo, Duggan (73.min, Ovdiychuk), Meseguer, Virginia Torrecilla (45.min, Leicy), Angela Sosa, Ludmila Da Silva eta Charlyn Corral (81,min, Deyna).

3. Bartzelona: Paños; Torrejon, Pereira, Mapi Leon, Leila Ouahabi; Patri Guijarro, Alexia Putellas, Martens (92.min, Crnogorgevic); Graham (66.min, Losada), Oshoala (76.min, Bonmati) eta Mariona Caldentey (84.min, Hermoso).

Golak: 1-0, 3.min, Tonni Duggan; 1-1, 12, Patri Guijarro; 1-2, 28.min, Martens; 1-3, 42.min, Oshoala; 2-3, 61.min, Charlyn.

Epailea: María Dolores Martinez Madrona.