Futbola
Asteazkenen eta ostegunean
San Mamesek eta Reale Arenak finalerdi historikoak hartuko dituzte
Agentziak | Erredakzioa
Radio Euskadik, Euskadi Irratiak eta ETBk Athleticen eta Realaren partiden jarraipen eta programa bereziak egingo dituzte.
-
Athletic eta Reala, finalerdietan. EFE
Aste honetan jokatuko dira 2020ko Errege Kopako finalerdien joaneko bi partidak.
Athleticek eta Realak ezustekoa eman eta Bartzelona eta Real Madril kanporatu zituzten aurreko astean, eta orain, apirilaren 18ko Sevillako La Cartujan jokatuko den finala dute jada buruan bi euskal taldeek. Gaizka Garitano eta Imanol Alguacil entrenatzaileek zuzentzen dituzten taldeak faboritoak dira Kopako final hori jokatzeko.
Asteazkenean San Mamesen talde zuri-gorriak Granada hartuko du gaueko 21:00etan. Garitanoren taldea Bartzelona eta gero Kopako titulu gehien dituen kluba da eta aurrean final batean bakarrik izan den Granada izango da (1959.ean jokatu zuen). Athleticek 1984. urtean irabazi zuen azken Kopa.
Ostegunean (21:00etan ere) Reala Arenaren txanda izango da. Realak bi Kopako titulu ditu, azkena 1987. urtean eskuratutakoa eta aurrean Bigarren Mailako Mirandes izango dute. Mirandako taldeak 2012an jokatu zuen beste finalerdi bat, Athleticek kanporatu zuen egun Andoni Iraolak zuzentzen duen Mirandes.
Radio Euskadik, Euskadi Irratiak eta ETBk Athleticen eta Realaren partiden jarraipen eta programa bereziak egingo dituzte.