Itxi

Futbola

29. jardunaldiko ordutegiak

Alaves-Reala eta Eibar-Athletic derbiak, martxoaren 21ean, larunbatarekin

eitb.eus

Arabarren eta gipuzkoarren artekoa 18:30ean jokatuko da; armaginek eta zuri-gorriek, aldiz, 21:00etatik aurrera jokatuko dute. Osasunak, bestalde, ostiralean irekiko du jardunaldia Atleticoren aurka.

  • Ligako 29. jardunaldiko ordutegiak.

    Ligako 29. jardunaldiko ordutegiak. Argazkia: @LaLiga

Ligak larunbat honetan 29. jardunaldiko ordutegiak jakinarazi ditu, eta bertan euskal taldeen arteko bi derbi jokatuko dira.

Hartara, Alavesen eta Realaren arteko norgehiagoka martxoaren 21ean jokatuko da, larunbatean, arratsaldeko 18:30etik aurrera.

Behin partida hori amaituta, Eibarrek eta Athleticek elkarren aurka jokatuko dute Ipuruan, 21:00etan hasita.

Bestalde, Osasunak, ostiralean, martxoaren 20an, irekiko du jardunaldia, Sadarren Atleticoren bisita hartuta.