Itxi

Futbola

Koronabirusa

Arenasek, Amorebietak eta Leioak ERTEa aurkeztu dute

eitb.eus

Hiru taldeek hartutako erabakiaren jomuga klubaren etorkizuna ziurtatu ahal izatea da.

  • Un partido del Arenas en Fadura

    Un partido del Arenas en Fadura

Koronabirusaren hedapena gelditzeko asmoz hartutako salbuespen-neurriek hainbat ondorio ekarri ditu. Horren erakusgarri da, esaterako, enpresa ezberdinetan ezarri dituzten aldi baterako lan-erregulazio espedienteen gorakada nabarmena. Euskal Herriko dozenaka mila langilerengan izan dute eragina.

Kirolera heldu da ere eta Arenas Club, Amorebieta eta Leioa taldeek aldi baterako lan-erregulazio espedientea aurkeztu dute (ERTE) jada. Modu horretan enpresaburuari langilearen edo jokalariaren kontratua aldi baterako eteteko edo lanaldia behin-behinean murrizteko aukera ematen dio.

Hiru taldeak batera kaleratutako agiria batean 'elkartasuna eta ulermena' eskatu dizkiete euren langileei, jokalariei, teknikoei, zaleei, babesleei eta klubeko talde guztien familiei.

Aurreko astean Barakaldok iragarri zuen aldi baterako lan-erregulazio espedientearen aurkezpena, beraz, Bigarren B Mailako lau talde bizkaitar eskatu dute dagoneko.