Itxi

Futbola

Ofiziala

Ekainaren 8ko astetik aurrera hasi ahalko da berriz Santander Liga

Erredakzioa

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak larunbat honetan iragarri du aste horretan hasi ahalko dela Lehen Mailako txapelketa.

  • Sergio Ramos eta Joselu

    Sergio Ramos eta Joselu 2019-2020 Santander Ligako Alaves-Real Madril partidan. Argazkia: EFE

Santander Liga ekainaren 8ko astean hasi ahalko da berriz, Estatuko probintzia gehienak deseskalatzearen azken fasean sartuta egongo direnean. Hala jakinarazi du larunbat honetan Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Moncloa Jauregitik eskaini duen prentsaurreko telematikoan. Futbol txapelketa nagusiaren itzulerarako Kirol Kontseilu Nagusiaren eta Osasun, Kultura eta Kirol Ministerioen bermeak jaso dituela gaineratu du Sanchezek.

"LaLiga txapelketak baimena du ekainaren 8ko astetik aurrera berriz martxan jartzeko, baita kirol txapelketa garrantzitsuenek ere. Kirolariek euren jarduera egiteko bermeak izango dituzte", esan du Espainiako Gobernuko presidenteak.

Futbola ez da izango ekainaren 8tik aurrera abian jarri ahalko den kirol bakarra. Sanchezek iragarri duenez, aste horretan berriz martxan jarri ahalko dira kirol txapelketa garrantzitsuenak.