Itxi

Futbola

Santander Liga

Ligako 32, 33 eta 34. jardunaldietako partiden datak eta ordutegiak

Erredakzioa

Ekainaren 26a eta 29a artean jokatuko da 32. jardunaldia. Ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean 33.a, eta, 34.a uztailaren 3tik 6ra artean.

  • SD Eibar

    Eibar taldeko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Santander Ligako klubek badakite jada zein egunetan jokatuko dituzten 32, 33 eta 34. jardunaldietako partidak. Hiru jardunaldi jokatuko dira 11 egunetan, ekainaren 26tik uztailaren 6ra artean. Ekainaren 26a eta 29a artean jokatuko da 32. jardunaldia. Ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean 33.a, eta, 34.a uztailaren 3tik 6ra artean.

Ekainaren 27an, larunbatean, 32. jardunaldiko Athletic Club-Mallorca (14:00etan), Osasuna-Leganes (19:30ean) eta Atletico Madril-Alaves (22:00etan) neurketak jokatuko dira. Ekainaren 28an, igandean, Eibarrek Granadari egingo dio bisita, 19:30ean. Ekainaren 9an, astelehenean, Getafe-Reala (22:00etan) norgehiagokaren txanda izango da.

Aste barruan jokatuko da 33. jardunaldia. Uztailaren 1ean, asteazkenean, jokatuko dira Alaves-Granada eta Valentzia-Athletic Club neurketak. Ostegunean, ekainaren 2an, Reala-Espanyol eta Eibar-Osasuna euskal derbiaren txanda izango da.

Ligako 34. jardunaldiaren barruan, uztailaren 4an (larunbata) Valladolid-Alaves partida jokatuko da. Uztailaren 5ean, igandean, Athletic Club-Real Madril eta Osasuna-Getafe norgehiagokak jokatuko dira. Azkenik, uztailaren 6an (astelehena), Levante-Reala eta Sevilla-Eibar partidekin itxiko da jardunaldia.

Santander Ligako 32, 33 eta 34. jardunaldietako partiden datak:

32. JARDUNALDIA:

Ekainak 26, ostirala

Sevilla - Valladolid (22:00etan)

Ekainak 27, larunbata

Athletic Club - Mallorca (14:00etan)

Celta - Bartzelona (17:00etan)

Osasuna-Leganes (19:30ean)

Atletico Madril - Alaves (22:00etan)

Ekainak 28, igandea

Levante - Betis (14:00etan)

Vila-real - Valentzia (17:00etan)

Granada - Eibar (19:30ean)

Espanyol - Real Madril (22:00etan)

Ekainak 29, astelehena

Getafe - Reala (22:00etan)

33. JARDUNALDIA:

Ekainak 30, asteartea

Leganes - Sevilla

Mallorca - Celta

Bartzelona - Atletico Madril

Uztailak 1, asteazkena

Alaves - Granada

Valentzia - Athletic Club

Valladolid - Levante

Betis - Vila-real

Uztailak 2, osteguna

Reala - Espanyol

Eibar - Osasuna

Real Madril - Getafe

34. JARDUNALDIA:

Uztailak 3, ostirala

Atletico Madril - Mallorca

Uztailak 4, larunbata

Celta - Betis

Valladolid - Alaves

Granada - Valentzia

Uztailak 5, igandea

Athletic Club - Real Madril

Osasuna - Getafe

Espanyol - Leganes

Vila-real - Bartzelona

Uztailak 6, astelehena

Levante - Reala

Sevilla - Eibar