Itxi

Futbola

38. Jardunaldia

Realaren aukerak Europan jokatzeko

eitb.eus

Garaipena edo berdinketa nahikoa izango da hurrengo denboraldian UEFA Europa League txapelketa jokatzeko; Getafek, Valentziak eta Granadak txartela lortzeko ere aukerak dituzte.

  • Reala Europara begira

    Reala Europara begira

Igande honetan Santander LaLigako 38. eta azken jardunaldia jokatuko da eta Realak aukera asko ditu hurrengo denboraldian UEFA Europa League-a jokatzeko.

Txuri-urdinek garaipena lortzen badute txartela eskuratuko lukete, horretarako Wanda Metropolitanoko futbol-zelaian Atletico Madril gainditu beharko dute. Gainera, 3 puntuekin bosgarren gera daitezke Vila-realek Eibarren kontra galtzen badu.

Realak galtzen badu Getafe, Valentzia eta Granada taldeekin izango du jokoan txartela. Hirurek irabazten badute gipuzkoarrak sailkapenean gainditu eta Europatik kanpo utziko dituzte.

Baina puntu bat urratuz nahikoa izango da helburua lortzeko eta Europan jokatzeko datorren urtean.

Gipuzkoarrek enfrentamendu zuzenak alde dituzte Valentziarekin (3-0 irabazi eta 1-1) eta Granadarekin (2-3 galdu eta 1-2 irabazi eta gol-averagean +5 txuri-urdinen alde) eta Getaferekin, aldiz, kontra.

Reala, Valentzia eta Granada 56na puntura berdinduta geratzen badira txuri-urdinak aterako dira garaile, elkar jokatutako partidetan 7 puntu ditu Realak, valentziarrek 5 eta andaluziarrek 4 besterik ez.

Azken jardunaldiko partidak

(21:00) Alaves – Bartzelona
(21:00) At. Madril – Reala
(21:00) Espanyol – Celta
(21:00) Granada – Athletic
(21:00) Leganes – R. Madril
(21:00) Levante – Getafe
(21:00) Osasuna – Mallorca
(21:00) Sevilla – Valentzia
(21:00) Vila-real – Eibar
(21:00) Valladolid – Betis

Sailkapena

5. Vila-real 57 puntu

6. Reala 55

7. Getafe  54

8. Valentzia  53

9. Granada  53