Futbola
Bigarren B
Lehiaketako Epaileak igotzeko bigarren aukera kendu dio Portugaleteri
eitb.eus
Sestaoren kontrako partida abuztuaren 6ra edo 7ra arte ezin izango da jokatu eta multzoetako txapeldunek duten bigarren aukera igotzeko asteburu honetan izango dela iragarri du Federazioak.
-
Portugaleteko jokalariak
Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketako Epaileak Portugaleteri, IV. Multzoko txapeldunari, igotzeko bigarren aukera kendu egin dio.
Ezkerraldeko taldeak, Sestaori playoffetan irabazten ez badio, eta ligan txapeldun geratu zenez, beste aukera bat du igoera lortzeko, baina ukatu egin diote 'denbora falta" argudiatuz.
Portugaleteko jokalariei testak egin behar dizkiete berriro ere, positibo bat konfirmatu baitzen atzo, eta hori astelehenera arte ez da izango, ondoren egun batzuk behar izango dituzte entrenatzeko eta beraz, Sestaoren kontrako partida abuztuaren 6ra edo 7ra arte ezin izango dela jokatu esan du Epaileak.
Hori dena oinarritzat hartuz Federazioko Lehiaketako Epaileak igotzeko bigarren aukerako partidak abuztuaren 1ean eta 2an izango direla berretsi du eta bertan Lealtad de Villaviciosa, Marino, Linares eta Alcoyano taldeak arituko direla iragarri du dagoneko.
Kutsatutako kasua, Lorcan
Beste alde batetik, Lorca Deportiva taldeak Bigarren B Mailara igoera lortu egin du, baina klubean kutsatutako kasu bat iztukatu omen du (staff teknikoko laguna) eta Espainiako Futbol Federaziok espedientea zabaldu egin dio Lorcari.