Itxi

Futbola

Europako golegile nagusia

Immobile, 2020ko Urrezko Bota

Erredakzioa

Lazioko jokalaria den Ciro Immobile da Europa ligetako golegile nagusia eta Urrezko Bota irabazi du.

  • Ciro Inmobile

    Ciro Inmobile, Lazioko jokalaria. Argazkia: EFE

Ciro Immobilek irabazi du 2020ko Urrezko Bota, Europako ligetako golegile nagusiari ematen zaion saria. Cristiano Ronaldo zen jokalari italiarra gainditzea lor zezakeen bakarra, baina portugaldarra Juventusen deialditik at geratu da Serie Ako azken jardunaldiko partidarako, eta ezingo du Inmobile gainditu.

Guztira, 36 gol sartu ditu Immobilek Italiako ligan. Bundesligan (Alemania) 34 gol sartu dituen Robert Lewandowski gainditu du Inmobilek.

Francesco Tottik 2007an Urrezko Bota irabazi zuenetik ez zuen jokalari italiar batek sari hau eskuratzen. Beraz, Ciro Immobile izango da Tottiren oinordekoa. Gainera, Lazioko aurrelariak gol bat sartu du Napoliren aurka Erromako taldeak jasotako porrotean (3-1), eta Serie Ako golen marka berdindu du. Gonzalo Higuainek zuen Italiako ligako golen marka, 2015-2016 denboraldian 36 gol sartuta.