Futbola
2. B Mailara igoera
Portugaletek eta Sestaok 2.B mailara igotzeko atzeratutako finala jokatuko dute bihar
eitb.eus
Neurketa uztailaren 25ean jokatzekoa zen, baina Portugaleteko jokalari bat Covid-19aren kutsatu eta osasun egoeraren ondorioz atzeratu behar izan zen.
-
Sestaoko jokalariak
RFEF-etik bidalitako oharrari jarraituz, hurrengo larunbatean, abuztuak 8, Portugaleteren eta Sestao Riverren arteko partida jokatuko da, 19:30ean Sarrienako instalazioetan (Leioa).
Neurketa uztailaren 25ean jokatzekoa zen, baina Portugaleteko jokalari bat Covid-19aren kutsatu eta osasun egoeraren ondorioz atzeratu behar izan zen. Egoera konponduta asteburu honetan 2.B Mailara igotzeko partida erabakigarria jokatuko da.
Sestao Riverrek sailkapena lortzeko nahikoa zuen berdinketarekin eta hutsean amaitu zuen Vitoriaren kontrako partidan; Portugaletek, ordea, 1-0 menderatu zuen Baskonia finalerako sailkatzeko. Beraz, Ezkerraldeko derbia izango da finalean.
Segurtasun eta osasun neurriak indartuko dira, instalazioetan egongo diren pertsona kopurua are gehiago murriztuz.