Itxi

Futbola

EUROPA LIGA, FINALERDIAK

Sevillak seigarren aldiz jokatuko du finala (2-1)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Andaluziarrak irauli egin zuten markagailua Manchester Uniteden aurka, batez ere Bono atezainak egindako lan bikainari esker. Ondorioz, seigarren txapelaren lehian aritzeko sailkatu ziren.

  • Luuk de Jong (ezk.) eta Reguilón (esk.), Sevillaren bigarren gola ospatzen.

    Luuk de Jong (ezk.) eta Reguilón (esk.), Sevillaren bigarren gola ospatzen. Argazkia: EFE

Neurketa bukatzeko 12 minutu falta zirela Luuk de Jong herbeheretarraren golak Europa Ligako finalean izateko eskubidea eman zion Sevillari, Manchester Uniteden aurka jokatutako neurketa irauli eta 2-1 irabazi ostean.

Izan ere, talde ingelesa aurretik jarri zen markagailuan lehen zatiko hastapenean (9. minutua) Bruno Fernandesek penaltu puntutik erdietsitako golarekin penaltiz. Gerora, Sevillak erreakzionatu egin zuen, eta Suso Fernandezek oreka eraman zuen norgehiagokara (26. minutua) Julen Lopetegui Sevillako entrenatzaile gipuzkoarraren lasaitasunerako.

Horrela iritsi ziren atsedenaldia, baina bigarren zatian ingelesak bikain eta eraso betean zelairatu ziren, aukera garbiak bata bestearen atzetik pilatuz. Alabaina, Bono atezainaren lan ezin hobearekin egin zuten tupust, marokoarrak ezin konta ahala geldiketa egin baitzituen tarte horretan. Hala, bere atezainaren jarduera apartak hauspoa eman zion Andaluziako taldeari, eta emaitzari buelta emateko gai izan ziren 78 minutuan, Jesus Navasek eskuinaldetik egindako erdiraketa ederra De Jongek sare barrura  bideratu zuenean.

Hortaz, Sevilla ostiraleko finalean izango duen aurkaria ezagutzeko zain dago. Bigarren finalerdia Inter Milan eta Shakhtar Donetskek jokatuko dute astelehen honetan bertan.

Fitxa teknikoa:

2 - Sevilla: Bono; Jesús Navas, Koundé, Diego Carlos, Reguilón; Fernando, Joan Jordán (Gudelj, 87. min); Ocampos (Munir, 56. min), Éver Banega, Suso (Franco Vázquez, 75. min) eta En-Nesyri (De Jong, 56. min).

1 - Manchester United: De Gea; Wan-Bissaka (Fosu-Mensah, 88. min), Lindelöf, Maguire, Williams (James, 87. min); Fred; Greenwood (Odion Ighalo, 93. min), Bruno Fernandes, Pogba, Rashford (Mata, 87. min) eta Martial.

Golak: 0-1, 9. min: Bruno Fernandes, penaltiz. 1-1, 26. min: Suso. 2-1, 78. min: De Jong.

Epailea: Felix Brych (Alemania). Txartel horiak: Brandon Williams, Rashford eta Maguire (Manchester United); Diego Carlos eta Munir (Sevilla).

FINALERDIAK

Abuztuak 16

Sevilla 2–1 United

Abuztuak 17

(21:00) Inter Milan vs Shakhtar

FINALA

Abuztuak 21

(21:00) Sevilla – (Inter Milan vs Shakhtar)