Futbola
FINALA
Sevillak bere seigarren Europa Liga nahi du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Julen Lopetegui asteasuarrak zuzentzen duen taldeak Inter Milan izango du aurrean, eta Lukaku eta Lautaro Martinez aurrelarien mehatxuari egin beharko dio aurre
-
Sevillako jokalariak entrenatzen finalaren biharamunean. Argazkia: EFE
Sevillak bere historiako seigarren Europa Liga jokatuko du ostiral honetan Inter Milanen aurka, azken bost urteetako hirugarrena, eta 'Kontinente Zaharreko' bigarren txapelketan parekorik ez duela erakutsi nahiko du beste behin ere.
Julen Lopetegui gipuzkoarrak zuzendutako taldeak ez du zeregin samurra izango; izan ere, txapelketaren azken fasean sendoen agertu den taldearen aurka arituko da: Antonio Conteren Inter Milan. Bertan, Romelu Lukaku belgikarrak eta Lautaro Martinez argentinarrak osatutako aurrelari bikote beldurgarriak jokatzen du: bien artean 54 gol sartu dituzte denboraldi honetan.
Balizko hamaikakoak:
Sevilla: Bono; Navas, Diego Carlos, Koundé, Reguilón; Fernando, Joan Jordán, Banega; Lucas Ocampos, Suso eta En-Nesyri.
Inter Milan: Handanovic; Bastoni, De Vrij, Godín; Young, Gagliardini, Brozovic, Barella, D'Ambrosio; Lukaku eta Lautaro.
Epailea: Danny Makkelie (HOL).
Futbol-zelaia: Rhein Energie.
Ordua: 21:00.