Itxi

Futbola

Bi urtez

Guardiolak kontratua berritu du Manchester Cityrekin, 2023ra arte

Erredakzioa

Josep Guardiola entrenatzaileak bi urtez luzatu du Cityrekin lotzen duen kontratua.

  • Josep Guardiola

    Josep Guardiola, Manchester City taldeko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Josep Guardiola entrenatzaileak kontratua berritu du Manchester City taldearekin 2023ra arte. Hala jakinarazi du klubak ostegun honetan. Kataluniarrak bi urtez luzatu du Cityrekin lotzen duen kontratua, 2021eko ekainaren 30ean bukatzen baitzitzaion.

Guardiola 2016an iritsi zen Manchester Cityra, Bartzelona eta Bayern Munich taldeak zuzendu ostean. Ordutik, bi Premier League, FA Cup bat, hiru Ligako Kopa eta bi Ingalaterreako Superkopa irabazi ditu