Futbola
Larunbatean ospitaleratu zuten
Cassanori ebakuntza egin beharko diote bihotzean
Erredakzioa
Italiako aurrelariak hitz egiteko eta mugitzeko zailtasunak izan zituen Erromaren kontra partida bat jokatu ostean.
-
Cassano. Argazkia: EFE
Antonio Cassano joan den larunbatean ospitaleratu zuten, burmuineko mina zuela eta, eta bihotzeko ebakuntza egin behar izango diote, Milanek adierazi duen bezala.
“Datozen egunetan” egingo diote ebakuntza jokalariari, eta horren ostean jakin ahal izango da zehaztasun handiagoz zenbat denbora behar izango duen osatzeko. Hala ere, hainbat hilabeteko errehabilitazioa behar izango duela adierazi du Italiako taldeak.
Horren aurrean, Milaneko kontseilari delegatuak, Adriano Gallianik, Cassanoren etorkizuna arriskuan ez dagoela adierazi du. “Baliteke 4, 5 edo 6 hilean itzultzea”, jakinarazi du italiar agintariak.