Itxi

Futbola

15. JARDUNALDIA

Premien derbia Mendizorrotzan

AGENTZIAK | EITB Media

Alavesek eta Eibarrek derbi garrantzitsua jokatuko dute gaur gauean. Bi taldeak jaitsiera postuetatik oso gertu daude eta lau jardunaldi daramatzate irabazi gabe.

  • Alaves-Eibar

    Alaves-Eibar. Argazkia: EFE

Alavesek eta Eibarrek premien derbia jokatuko dute gaur Mendizorrotzan. Bi taldeak jaitsiera postuetatik oso gertu daude eta lau jardunaldi daramatzate irabazi gabe.

Pablo Machinen jokalariak beheraldi txiki bat jasaten ari dira azken bi partidatan bi porrot jaso ondoren, Huescan eta Balaidosen. Honek amildegiaren ertzean utzi ditu, nahiz eta norgehiagoka onak jokatu dituzten ere, Real Madril, Bartzelona edo Realaren kontra.

Rodrigo Ely brasildarraren lesio larriaren berri txarra alde batera utzita, Gloriosok Victor Laguardia berreskuratu du.

Armaginek euren bertsio onena bilatuko dute, igandean Ipuruan erakutsitakoa. Izan ere, puntuak lortu eta sailkapenean gora egin nahi dute, jaitsiera postuetatik puntu bakarrera baitaude. Hala ere, hainbat talde daude bertan pilatuta.

Hori lortzeko, Esteban Burgos argentinarraren berreskuratzeak laguntza emango dio Mendilibarri.

Ustezko hamaikakoak:

Alaves: Pacheco, Ximo, Lejeune, Laguardia, Duarte, Battaglia, Pina, Peleteiro, Rioja, Joselu eta Lucas Perez.

Eibar: Dimitrovic, Arbilla, Bigas, Burgos, Pozo, Exposito, Bryan Gil, Diop, Inui, Muto eta Kike Garcia.

Epailea: Carlos Del Cerro Grande

Zelaia: Mendizorrotza.

Ordua: 22:00etan.