Futbola
Hospitalet-Bartzelona
Cescek Hospitaleteko jokalari bat iraindu zuen Errege Kopako partidan
A.B.
Erredakzioa
Llonch Hospitaleteko futbolariari honakoa esan zion Fabregasek falta gogor baten ondorioz txartela eskatzeagatik: "Zertaz kexatzen zara? Bigarren B Mailan jokatzen duzu eta".
Iragan asteazkeneko Errege Kopako Hospitalet-Bartzelona partida uste baino polemikoagoa izan zen. Barçak 0-1 irabazi zuen.
Egun hauetan Hospitaleteko jokalariek argi utzi nahi izan dute Bartzelonako jokalari batzuk izan zuten jarrera txarra beraien aurka jokatzerakoan. Lehenik, jokalari batzuk iradoki zuten erasoan ari eta gol aukera argi bat izan zutenean norbaitek area barrutik txistu egin zuela eta aurrelaria geldi geratu zela. Pinto atezainak txistu egin zuela iradoki zuten konkretuki.
Hurrengo egunean, Cuatro telebistako kamerek Hospitaleteko jokalari batek bere taldekide bati esan zion Cesc Fabregasen inguruko esaldi bat grabatu zuten. Pol Llonch zen jokalari hori. Llonch aldatu egin zuen entrenatzaileak eta aulkira iristean honakoa esan zion taldekide bati: "Badakizu zer esan didan Cescek? Ea zertaz kexatzen garen Bigarren B Mailan jokatzen dugula eta...". Taldekideak harrurik galdetu zion: "Nork esan dizu?", eta Pol Llonchek erantzun: "Cescek. Ostikoak jo ditu, lurrera bota da... Dena jokatu ezik".