Itxi

Futbola

Errege Kopa

Gaur final-hamaseirenetako zozketa egingo da, 2. B Mailako sei talderekin

EITB MEDIA

Athletic, Reala, Alaves, Osasuna eta Eibar zozketan izango dira. Partida bakarrera jokatuko den kanporaketa hilaren 16, 17, 20 eta 21ean izango da.

  • Kopako zozketa

    Kopako zozketa

Gaur ospatuko da Errege Kopako final-hamaseirenetako zozketa Madrileko Las Rozaseko Futbol Hiriko egoitzan eguerdiko 13:00etan.

Guztira Lehen Mailako 16 talde izango dira, Bigarren Mailako 10 eta Bigarren Bko 6. Espainiako Superkopa jokatuko duten Real Madrilek, Bartzelonak, Realak eta Athleticek Bigarren B Mailako aurkaria izango dute; maila horretako gainerako bi taldeek Lehen Mailako beste aurkari bat ere izango dute.

Bigarren B Mailako Peña Deportiva, Alcoyano, Kordoba, Ibiza, Navalcarnero eta Cornella taldeak dira Kopan geratzen direnak.

Hirugarren kanporaketa hau urtarrilaren 16-17ko asteburuan eta 20-21 egunetan jokatuko da eta hurrengoa, hilaren 26tik 28ra.

SAILKATUTAKO TALDEAK

SANTANDER LIGA : Real Madril, Bartzelona, Athletic Club, Reala, Sevilla, Vila-real, Valladolid, Elx, Levante, Granada, Betis, Alaves, Osasuna, Cadiz, Valentzia eta Eibar.

SMARTBANK LIGA : Alcorcon, Almeria, Leganes, Rayo Vallecano, Espanyol, Tenerife, Málaga, Fuenlabrada, Girona eta Sporting.

BIGARREN B: Peña Deportiva, Alcoyano, Kordoba, Ibiza, Navalcarnero eta Cornella.